Carmen Adurizen collageak ikusgai daude Ubera bibliotekan
Erakusketa bitartean tailerra eskainiko du sortzaile errenteriarrak
Carmen Adurizen lanak ikus daitezke hilabete honetan zehar Donibaneko Ubera Bibliotekan. Liburutegiaren Lagunek antolatu duten mostra astelehenetik ostegunera bisita daiteke, 16:30etik 19:45era eta asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 12:45era.
Erakusketarekin batera, collage tailerra antolatu dute. Gaur eta bihar dira lehen saioak eta datorren asteazken eta ostegunean ere izango dira eskolak (hilak 13 eta14ean), kasu guztietan, 17:00etatik 19:00etara.
Sarrera librea da eta ez da aurre izena eman behar.