Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeek badute etxea

Bi urte pasako prozesua bukatuta, larunbatean zabaldu zituen ateak Errenteria-Oreretako Emakumeen Etxeak. Ekitaldi berezia aukeratu zuten horretarako, Mariasun Landa Lehiaketaren sari banaketa egin zuten.

Emakumeen Etxean izango dira ekintzak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/03/06

Emakumeen Etxeak larunbatean zabaldu zituen ateak, eta ekitaldi berezia aukeratu zuten horretarako: Mariasun Landa Lehiaketako sari banaketa. Bi urte pasako lan konstante eta kontzientea du atzean, eta parte hartze prozesu aberasgarri bezain anitza. Olatz Arbelaitzek hasieratik hartu du parte prozesu horretan norbanako gisa, eta hitz bakarrarekin definitu du: «Aberasgarria».

Lanari guztia emanda, herrian ekarpenik ez zuela egiten sentitzen zuelako erabaki zuen Emakumeen Etxearen parte hartze prozesuarekin bat egitea. Ez da hori izan arrazoi bakarra, «ez naiz inongo talde feministako kide, baina azken urteetan badut kezka gaiarekin. Horrek eraman nau batez ere bat egitera prozesu horrekin. Proiektu polita iruditu zitzaidan, eta lehenengo saio hartara bertaratu nintzen». Prozesu guztia egin du, amaierara arte.

Bidea 2016ko uztailean ez zela hasi dio, luzeagoa izan dela, «parte hartze prozesua abiatu aurrekoa, lanketa handia datorrelako atzetik. Prozesuaren barruan sei saio egin genituen lehenik, Elhuyar Aholkularitzak gidatuta: etxea zertarako, nola funtzionatu behar zuen, etxekideak izango zituen edo ez, nola antolatuko zen, nolako itxura izatea nahi genuen… Hamaika gai landu ditugu, guztiak beharrezkoak».
Oso aberasgarria, hala definitu du prozesua, «emakume pila eta oso ezberdinak elkartu gara prozesuan. Izan ere, etxearen beraren helburuetako bat emakumeen artean sarea egitea zen, gure artean harremantzea, harreman berriak sortzea, beste jende bat ezagutu eta elkar entzutea, eta ikastea besteengandik, ikuspegi ezberdinak ditugulako parte hartzaileek».

85 emakume eta 20 elkarte
85 bat emakumek hartu dute parte prozesuan eta 20 elkartetik gora: mugimendu feministako kideak, auzo elkarteetako emakumeak, norbanakoak. Ordezkapen zabala izan da. Emakume horietako batzuk prozesua hasi eta bukatu egin dute, beste batzuk ez dira amaierara heldu, eta beste batzuk, berriz, ez dira hasieratik izan. Azken talde horretakoak dira Itsaso Garcia eta Miren Amoriza. 24 eta 25 urte dituzte, hurrenez hurren. Prozesua hasita zegoela heldu ziren biak «interesgarria» iruditu zitzaielako eta jakin-mina piztu zielako: «Behin iritsita oso interesgarria iruditu zitzaigun, eta ia jende gazterik ez zegoela ohartu ginen». Gabezia horren arrazoia zein den ez dakitela onartu dute biek, «ez dakigu gogo falta den edo konpromisoa hartzeko beldurra parte hartze prozesuekin bat ez egiteko arrazoia, baina herrian badago behar hori eta sustatu beharra dago, jende gaztea espazio horietara erakarri beharra dago».

Arbelaitzek ere erreparatu dio horri, 48 urte ditu, eta parte hartze prozesuan aritu diren gehientsuenak 40 eta 60 urte arteko emakumeak izan direla dio, «hasieran gutxi ziren 25 urtetik beherakoak, baina prozesuan zehar animatu dira batzuk». Hori ere badela aberasgarria dio, «jende ezberdina, adin ezberdinak, behar eta ideia ezberdinekin, identifikatzen diren beharrak eta funtzionatzeko moduak ere ezberdinak dira. Horiek denak batu ditugu prozesuan eta bihartik zabalik izango den etxean».

Prozesua aberasgarria izan da ere bai Garcia eta Amorizarentzat, «epairik gabeko, aurreiritzirik gabeko espazioa eraiki dugu prozesu horretan», nabarmendu du Garciak: «Guretzako herrian parte hartzeko bide bat izan da prozesua, gure interesetatik abiatuta». Partekatze espazio gisa definitu du, bestalde, Amorizak prozesua bera: «Gure beldurrak, ilusioak mahai gainean jarri ditugu. Jatorri eta belaunaldi ezberdinetako emakumeak bildu gara eta ezezaguna genuen herriaren historia ezagutzeko ere baliagarri izan zaigu prozesua gazteenoi. Gauza asko partekatu ditugu».

Erreferentzia espazio bat
Bat datoz hiru emakumeak, Emakumeen Etxea erreferentzia gunea izango da Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko emakumeentzat. «Azken urte luzeetan halako espazio baten aldarrikapena egin da herri askotan, baita Oreretan ere, eta hemen lortu dugu egi bihurtzeko», esan du Amorizak.

Urrats garrantzitsua dela dio Arbelaitzek: «Harremantzeko, ahalduntzeko ekintzak bilduko dituen espazioa izango da, eta ez bakarrik Errenteria-Oreretako emakumeentzako, baita Oarsoaldeko emakumeentzako ere. Aholkularitza ere eskainiko du Emakumeen Etxeak, eta hori oso garrantzitsua da egoera okerrenean dauden emakumeentzat. Erreferentzialtasun gune izateak, nora jo jakite horrek, lagunduko du».
Emakumeen Etxeak bihar zabalduko ditu ateak. Hemendik aurrerakoa aberasgarriagoa izango da Arbelaitz, Amoriza eta Garciaren ustez, «bai emakumeontzat eta bai gainontzekoentzat, Emakumeen Etxeak onura ekarriko diolako herriari eta inguru guztiari».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.