Greba feministarako motorrak berotzen
Ekintza koloretsua egin zuen atzo Oreretako Mugimendu Feministak: patriarkatuaren hileta.
Patriarkatuaren hileta egin zuen atzo mugimendu feministak. Ekintza koloretsua egin zuen atzo Oreretako Mugimendu Feministak: patriarkatuaren hileta. 19:00etan abiatu ziren Merkatuzar pareko plazatik, zerraldoa bizkarrean, eta Herriko plazan zain zituzten “alargun alai” gehiago batu zitzaizkion hileta segizio moreari.
Ekintza Martxoak 8ko greba feministari begira motorrak berotzeko antolatu zuten, eta horri begira, herriko erdialdeko kaleetan barrena ibili ziren esku orriak banatzen.
