Pasai Antxoko tren geltokia berrituko dute
3 milioi euro inbertituko ditu Adifek geltokiaren berritze lanetan
Pasai Antxoko Renfeko geltokia berritu egingo dute. Hala jakinarazi du Izaskun Gomez alkateak sare sozialen bidez. Iragarri duenez, Madrilen egon zen atzo, Adifeko presidentearekin bileran, eta han jakinarazi diote proiektuaren erredakzioa lizitaziora irtengo dela.
Gomezek jakinarazi duenez Adifek hiru milioi euro inbertituko ditu Antxoko tren geltokiaren berritze lanetan. Geltokiko eraikinak eraitsi egingo dituztela jakinarazi dute, berriak altxatzeko. Horrez gain, instalazio guztiak irisgarritasun arautegira egokitzeko lanak egingo dituztela zehaztu dute.