Oiartzungo feministak goiz-goizetik egongo dira aktibo
Kotxe karabana, materialaren sorkuntza, manifestazioa, bazkaria... Oiartzungo Feministen Asanblada prest da Martxoak 8an kalera ateratzeko.
![martxoak 8 aurkezpena oiartzun](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/03/dsc0016.jpg)
Hemen da Martxoak 8a. Oiartzungo Feministen Asanbladak hainbat saio egin ditu mobilizazio eguna behar bezala atera dadin. Otsailaren 8an aurkeztu zuten egitaraua, eta hau da biharko duten plangintza, goiz-goizetik hasita:
- 08:00etan: Auto karabana feminista, Alcampotik abiatuta.
- 10:00etan: Photocall feminista, eta erabiliko den materiala sortzea, Done Eztebe plazan.
- 12:00etan: Manifestazioa, Kapitalismo heteropatriarkalari planto! Bizitzak erdigunera lelopean, plazatik.
- 14:00etan: Bazkari autogestionatua, plazan.
- 16:00etan: Musika, plazan.
- 19:00etan: manifestazioa, Errenteria-Oreretan.