12:00etan eguzki more bat aterako da Oarsoaldeko herri guztietan
Oarsoaldeko lau herrietan jarduera asko egingo dituzte gaur egunean zehar. Goizeko nagusiak eguerdian dira, herriko plazetatik hasita.
Gaurko, Oarsoaldeko herri guztietan hamarnaka ekitaldi antolatu dituzte tokian tokiko asanbladek greba feministari begira. Denetik dago. Baina goizeko mobilizazio nagusiak eguerdian izango dira, herrietako plaza nagusietan. Euria ari du. Baina eguerdirako eguzki more handi bat espero da.
Honakoak dira, herriz herri, goizeko mobilizazio zentralak:
- Errenteria-Orereta: 12:00etan irtengo da manifestazioa Herriko Plazatik.
- Lezo: 12:00etan elkarretaratzea eta gogoeta saioa egingo dituzte Gurutze Santuaren plazan.
- Oiartzun: 12:00etan manifestazioa abiatuko da Done Eztebe plazatik.
- Pasaia: Antxon, 12:00etan elkarretaratzea eta manifestazioa egingo dituzte, Gure Zumardia abiapuntu dutela; Trintxerpen, 12:00etan, Gernika plaza morez mozorrotuko dute (inauteriak dira Trintxerpen); San Pedron, manifestazio zaratatsua egingo dute 12:00etan frontoitik hasita.