Eskualde udalerri guztietako feministek bat egin dute Errenteria-Oreretan. Eduki politikoz bete dute gaurko greba, eta martxoaren 8a egunero izatea ahaleginduko dira.
Antxon manifestazio handia egin dute eguerdian. Adin guztietako emakumeek aldarrikapenak kalera atera dituzte, goizeko ekitaldiei jarraipena emanaz.
Milaka emakume atera dira kalera, manifestazioan. Herri erdiguneko kaleak ia kolapsatu ditu mobilizazioak. Bukatzean, sektorekako irakurketa egin dute.
Ehunka emakumek Oiartzungo kaleei indar morea eman diete, emakumeenak dira gaur plazak eta karrikak. Eguerdiko mobilizazioa, oso jendetsua.
Elkarretaratze oso jendetsua egin dute eguerdian Lezon. Adin guztietako emakumeak bildu dira Gurutze Santuaren plazan. Arratsaldean, 18:30ean da hitzordua.
Auto karabana egin dute herriko auzoetatik zehar. Horrez gain, karpa feministan grebarako materiala sortu dute, informazio puntua jartzeaz gain.
Lezon goizean Karlos Saldise plazan bildu dira emakumeak, gosaldu eta egunerako materiala egiten hasteko. 12:00etan eta 18:30ean, elkarretaratzeak daude.
Kepa Etxeberriak 20 urte egin ditu espetxean. Zuerako espetxearen atarian zain zituen senideak eta lagunak. Herrira bueltan dira.
Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta, auto karabana egin dute herriko auzo guztietatik; kolore morea nagusi herriko txoko guztietan.
Pasai Antxon gauerditik kanpaldia egin dute Gure Zumardian, eta goizean goiz informazio pikete girotuak gaur Martxoaren 8a dela gogorarazi du.
San Pedroko emakumeek mobilizazioa egin dute eguerdian. Goizeko prestaketa lanak eta gero, hamarnaka lagun bildu dira greba feministaren deiarekin.
Goizean goiz hasi dira Antxon egunari more kolorea ematen. Adin guztietako emakumeek indarrak bildu dituzte, giroa alaian, goizean.
San Pedron emakumeak kalera atera dira. Eguerdiko mobilizazioa baino lehen, barrutia girotzeari ekin diote, euskarriak egin eta jarriz.
Oarsoaldeko lau herrietan jarduera asko egingo dituzte gaur egunean zehar. Goizeko nagusiak eguerdian dira, herriko plazetatik hasita.