[Galeria] Uholde morea Antxon

Antxon manifestazio handia egin dute eguerdian. Adin guztietako emakumeek aldarrikapenak kalera atera dituzte, goizeko ekitaldiei jarraipena emanaz.

Antxoko manifestazioaren bukaera.

Jendetsua, oso jendetsua izan da gaur eguerdian Antxon egin den manifestazioa. Handia, koloretsua, askotarikoa, eta alaia. Eta borrokarako desioz betea, borroka feministarako. Gure Zumardian hasi da barruti osoa zeharkatu duen martxa, eta eguzkia lagun, herri oso-osoa zeharkatu du, Nafarroa etorbidea barne.

Antxon gauerdian hasi dira Martxoaren 8ko ekintzekin, orduan kanpaldia hasi dutelako Gure Zumardian. Goizean goizetik diana informatzailea egin dute, eta ondoren gosaria, muxikoak eta eguerdiko manifestazioa etorri dira. Bazkalostean, 16:30ean, dantza komunitario tailerra egingo dute Azokan, 18:30ean Gure Zumardian elkarretaratu eta hiriburuko nahiz Errenteria-Oreretako manifestazioara joateko.

Jarraian, eguerdiko manifestazioaren 60tik gora irudi:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.