"Asko eta indartsuak gara", esan dute sanpedrotarrek
San Pedron emakumeak kalera atera dira. Eguerdiko mobilizazioa baino lehen, barrutia girotzeari ekin diote, euskarriak egin eta jarriz.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/03/sanpedro2.jpeg)
Pasaiako beste barrutietan bezala, San Pedron ere ari dira greba feminista girotzen. 09:00etan gelditu dira pilotalekuan, eta barrutian jarri beharreko euskarriak prestatzeari ekin diote. Hemen bertako hainbat irudi. Gogoratu: 12:00etan manifestazio zaratatsua egingo dute San Pedron, pilotalekutik abiatuta.