[Galeria] Antxoko kaleak, giro morean
Goizean goiz hasi dira Antxon egunari more kolorea ematen. Adin guztietako emakumeek indarrak bildu dituzte, giroa alaian, goizean.
Goiz-goizetik hasi dira Antxon Martxoaren 8a girotzen. Eguneko lehen orduetan emakumeak bildu, ados jarri, eta barrutia girotzeari ekin diote. 12:00etan da goizeko ekitaldi indartsuena, manifestazioa. Gogoz ekin diote lanari, festa giroan gainera. Izan ere, propaganda egiteaz eta hori jartzeaz gain, diana, gosaria eta muxikoen dantzak izan dituzte.
Jarraian, goizeko hainbat irudi: