[Galeria] Oiartzun, emakumeena
Ehunka emakumek Oiartzungo kaleei indar morea eman diete, emakumeenak dira gaur plazak eta karrikak. Eguerdiko mobilizazioa, oso jendetsua.
Goizeko kotxe karabanaren, photocallaren eta material prestaketaren ondoren, Oiartzungo Martxoaren 8ko ekitaldi zentrala 12:00etan egin dute, manifestazioa. Done Eztebe plazatik abiatu den martxak ehunka emakume bildu ditu. Morea nagusi. Kaleak emakumeenak. Izugarri handia izan da mobilizazioa. Behealdean, horren irudiak.
Martxaren ondoren bazkaritarako prestaketak hasi dituzte, arratsaldean indarrez ekiteko berriz ere ekitaldiei: 14:00etan dira bazkaltzekoak, eta arratsaldean, Errenteria-Oreretako edo Donostiako manifestazioetara joateko deia egin dute.