Kepa Etxeberria oreretarra, aske
Kepa Etxeberriak 20 urte egin ditu espetxean. Zuerako espetxearen atarian zain zituen senideak eta lagunak. Herrira bueltan dira.
Etxeberria, senideak eta lagunak, gaur, Zueran. 20 urteko espetxealdia bete ondoren, Kepa Etxeberria Sagarzazu euskal preso ohi oreretarra kalean da. Gaur goizean irten da Zuerako espetxetik. 1999ko martxoaren 14an atxilotu zuten Etxeberria.
Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxetik atera da Etxeberria. Aurretik, Aranjuezen (Madril) eta A Lama (Pontevedra, Galizia) espetxetan egondakoa zen.
Zueran zituen zain hainbat senide eta lagun. Errenteria-Oreretarako bueltan dira jada. Albiste gehiago jaso bezain laster, horien berri emango du HITZAk.
