Lezon hasi dira Martxoaren 8ari edukia ematen
Lezon goizean Karlos Saldise plazan bildu dira emakumeak, gosaldu eta egunerako materiala egiten hasteko. 12:00etan eta 18:30ean, elkarretaratzeak daude.
Emakumeak Karlos Saldisen bildu dira. 
Martxoaren 8ari gogoz ekin diote Lezon. Goizean Karlos Saldise plazan elkartu dira gosaltzeko eta egunerako materiala auzolanean prestatzeko. Adin guztietako emakumeek bat egin dute herriko eragileek egindako deialdiarekin.
12:00etan elkarretaratzea egitekoak dira Gurutze Santuaren plazan, eguraldiak uzten badu. Euria egitekotan, Karlos Saldisera eramango dute mobilizaioa.
Arratsaldean, 18:30ean elkarretaratzea egingo dute berriz ere, Errenteria-Oreretako manifestaziora joan aurretik.
