[Bideoa eta galeria] Desfile koloretsua aurten ere Trintxerpen

Boveda, Txassis, Fama, Show Time, Gurea eta Activa Dance konpartsek hartu dute parte gaurko desfilean.

Desfile koloretsua izan da aurtengoa ere.

Inauteri betean dira Trintxerpen eta gaur konpartsen desfileak hartu ditu kaleak arratsaldean. Urtero bezala, konpartsen irudimena eta mozorro zein koreografiak gorenak izan dira, eta kolorez eta dantzez bete dituzte Trintxerpeko kaleak. Boveda, Txassis, Fama, Show Time, Gurea eta Activa Dance konpartsek hartu dute parte gaurko desfilean.

Korkoiburuek  mozorro poteoa antolatu dute 19:00etan, munstroek girotuta, eta gauean Elektro Buiaka izango da. Inauteriak bihar bukatuko dira, Bakailaoaren ehorzketarekin.

Egitaraua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.