Etxean da Kepa Etxeberria

Atzo goizean irten zen aske, 20 urteko espetxealdia eginda Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxetik, eta iluntzean heldu zen Oreretara Etxeberria.

Atzo arratsean heldu zen Kepa Etxeberria Oreretara.
Etxean da Kepa Etxeberria Sagarzazu euskal preso ohi oreretarra. Atzo goizean irten zen aske, 20 urteko espetxealdia eginda Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxetik. Iluntzean heldu zen Oreretara Etxeberria, Zuerako espetxeraino haren bila joan ziren senide eta lagunekin, eta lehen harrera egin zioten Foru Plazan arratsean. Preso ohiak, bere argazkia kendu zuen Landareko paretatik.

Kepa Etxeberria Landareko paretatik bere argazkia kentzen.

1999ko martxoaren 14an atxilotu zuten Etxeberria. Zuerako espetxetik atera da, baina 20 urte hauetan, Aranjuezen (Madril) eta A Lama (Pontevedra, Galizia) espetxetan egondakoa zen.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.