[Galeria] Desfile koloretsua, berriz ere
Orereta Ikastolak antolatzen duen Iñude eta Artzainen desfileak ez du hutsik egin, eta aurten hogeita bigarrenez bete ditu Errenteria-Oreretako kale eta bazterrak kolorez.
Orereta Ikastolak antolatzen duen Iñude eta Artzainen desfileak ez du hutsik egin, eta aurten hogeita bigarrenez bete ditu Errenteria-Oreretako kale eta bazterrak kolorez. Iñudeak eta artzainak, kardinala, alkatea emaztearekin, udal idazkaria, apaiza akolitoekin, mikeleteak, medikua eta erizainak, puxika saltzaileak, barkilleroak, piruleteroak, galleterak, sardinerak, arropa garitzaileak, lore saltzaileak, okinak, kale garbitzaileak, serenoa eta sufragistak ere ez ziren falta izan atzoko hitzordu garrantzitsura.
Guztira 450 lagunek osatu zuten desfilea eta Errenteria-Orereta iraganera eraman zuten.Herritarrek, berriz, gogotik gozatu zuten emanaldi bikainarekin.