Imanol Ugalde esku huskako pilotaria, 22 urtez azpikoetan txapeldun
Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketan nagusitu da Oiarpeko pilotaria, Bastidan jokatutako finalean. Oihan Etxeberriak ezin izan zuen bere finala irabazi.
Imanol Ugalde, txapelarekin. Oiarpeko bi pilotarik finalak jokatu dituzte, bakoitzak bere kategorian, pasa den asteburuan. Imanol Ugaldek Euskal Herriko Kluben Arteko 22 urtez azpiko Txapelketako finala jokatu zuen, Bastidan. Arabako Errioxako pilotalekuan 22-9 nagusitu zen Ugalde.
Haur Mailan, berriz, Oihan Etxeberriak Zizur Nagusiko Haur Mailako lau t’erdiko txapelketan ezin izan zuen podiumeko lehen koskara igo, 5-16 galdu zuelako.
Honakoak izan dira Oiarpeko pilotariek asteburuan jokatu dituzten partiden emaitzak.
