Atsolorra prestatzeko bilera egingo dute ostegunean
Ostegun arratsaldean bilduko dira 2018an jaiotako haurren gurasoak, atsolorra prestatzeko. Hilaren 31n egingo dute urteroko ekitaldia.
Hilabetearen azkeneko egunean egingo dute aurtengo atsolorra. Ekitaldi hori behar den moduan prestatzeko, 2018an guraso izan ziren gurasoek zita izango dute datorren ostegunean, hilak 14. Batzarra egingo dute udaletxeko bilera aretoan, 17:00etan hasita.
Lau urte dira haur jaioberriei modu komunitarioan ongietorria ematen duen ekitaldia berreskuratu zutenetik.