Pasaian bada aldundiak antolatutako udalekuetan izena emateko aukera
HAZ bulegoen bidez tramitatu daiteke izen-ematea, bihartik aurrera
Bihar (hilak 13) zabalduko dute aldundiak urtero antolatzen dituen udaleku eta gazte oporraldietarako izen-emate epea, eta udalak jakinarazi duenez, Pasaian bertan izango da izena emateko aukera, HAZ bulegoetan.
Hilaren 25 da izena emateko azken eguna, eta haurrak, urtero legez, banaka edo hirukoteak osatuta izena emateko aukera izango dute. Plazen zozketa apirilaren 10ean egingo dute, notario aurrean.
Zozketaren emaitza eskutitzez jakinaraziko diete interesdunei; hala ere, nahi izanez gero, barrutietako HAZeko bulegoetan ere galde daiteke, eta akatsen bat egonez gero, erreklamazioa martxoaren 26tik 27ra arte aurkezteko aukera izango dute.
Udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat dira, eta 14 eta 17 urte bitartekoentzat gazte oporraldiak.
Haurrentzako udalekuak, Euskal Herriko hainbat tokitan izango dira uztailean, euskaraz eta elebitan, zazpi eguneko txandatan.
Gazte oporraldiak, berriz, hamahiru lekutan izango dira, besteak beste, Valentzia, Menorca, Abila, edota Zarautzen. Uztailean eta abuztuan izango dira aukeran, euskaraz eta gaztelaniaz, zazpi eta hamar egunetako txandetan, eta beti ere, ingurune natural erakargarrietan eta abentura kutsuko jarduerak ardatz.
Informazio gehiago HAZ bulegoetan eskura daiteke, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara edota udaleko 943 004 334 telefono zenbakira deituta.