Arramendiko Ingurumen Eragin Azterketa egitea eskatu dio Eguzkik udalari
Arramendin Ingurumen Eragin Azterketa ez tramitatzea erabaki duela Errenteriako Udalak salatu du Oarsoaldeko Eguzki Talde Ekologistak.
Ingurumen inpaktua egitea beharrezkoa den argitzeko eskatu dio udalari Eguzkik. Arramendin Ingurumen Eragin Azterketa ez tramitatzea erabaki duela Errenteriako Udalak salatu du Oarsoaldeko Eguzki Talde Ekologistak, eta horren harira, azterketa hori egiteko eskatzeko idatzia aurkeztu duela jakinarazi du udal erregistroan. Udalak hartutako erabakiarekin desadostasun osoa azaldu du talde ekologistak. Harago jo du, eta udalak hartutako erabakia ezarri ezin diren legedietan oinarrituta dagoela esan du, eta horrek erabakia baliogabetzen duela.
Talde ekologistak udalean aurkeztutako idatzian, txosten berri bat egiteko eskatu du.
