Gipuzkoako Foru Aldundiak gogor gaitzetsi du asteleheneko eraso matxista
Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima banakakoak dituela beti, baina arazo sakona duela jatorrian esan du Gipuzkoako Foru Aldundiak, "emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituen ideologia".
Erasotzailea Ertzainak atxikita. Astelehenean Errenterian izandako eraso matxista gogor gaitzetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gertatzeko unean lekuan zeuden Eider Mendoza Batzar Nagusietako presidentea, Maite Peña Gizarte Politiketako diputatua, Markel Olano Ahaldun Nagusia eta Errenteriako EAJko beste kide batzuekin batera udal hauteskundetako EAJko alkategaia eta zerrenda aurkezteko asmoz. EAJko Mendozak eta Peñak babestu zuten erasotako emakumea, eta lehenak lagundu zuen salaketa egitera Ertzain Etxera. Bertan behera utzi zuen EAJk agerraldia.
Aldundiak laguntza nahiz gertutasuna adierazi dizkio erasoa pairatu zuen emakumeari eta haren gertukoei, eta baliabide guztiak jarri ditu emakumearen esku, “baita bere onera etortzeko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere”.
Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima banakakoak dituela beti gaineratu du Gipuzkoako Foru aldundiak komunikabideetara helarazitako prentsa oharrean, baina arazo sakona duela jatorrian nabarmendu du, “emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituen ideologia. Indarkeria hori ez da. beraz, ekintza bakartuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza”.
Errenteriako Udalak erasoa gaitzesteko aho batez onartu duen adierazpen instituzionalarekin bat egin du Gipuzkoako Foru aldundiak.
