Oiartzungo gazte eta gazte izandakoak bulkadaka ariko dira martxo bukaera arte
Gaur hasiko dira mural margoketaren lehen saioarekin. Egitarauaren bukaera egun handiarekin izango da: bazkaria egingo dute, eta ekitaldi gehiago.
Ezkerreko gazte independentisten erakundeak 40 urte bete ditu aurten, eta horren harira, hainbat ekitaldi egiten ari dira Euskal Herrian, Bulkada berrien garaia da lelopean. Tartean, Oiartzunen. Azaroan beroketa bazkaria egin zuten, eta hainbat belaunaldi elkartu ziren bertan.
Hilaren 30ean berriro elkartuko dira, egun handia ospatzeko. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Honakoa da:
- 11:30ean: Mural margoketaren azkeneko saioa (lehenengo hirurak izango dira hilaren 14an, 21ean eta 28an, 18:30ean, plazan).
- 13:30ean: Ekitaldi politikoa, Kataxulo gaztetxian.
- 14:30ean: Bazkaria, Girizia elkartean.
- 17:00etan: Bulkada berrien triviala, Girizia elkartean.
- 18:30ean: Elektrotxaranga, Done Eztebe plazatik hasita.