Pilotasoroko baso eremua berreskuratuko dute aurtengo Zuhaitz Egunean
Hilaren 23an egingo dute aurtengo Zuhaitz Eguna, Karrikako parajean. Udalak herriko ikastetxeekin batera antolatzen du kontzientziazio eguna.
Hurrengo larunbata, hilak 23, keinu txiki bat egingo dute, baina kontzientziazioa pizteko baliagarriena izango dena. Izan ere, Zuhaitz Eguna ospatuko dute. Aurtengo kokalekua erabakita dute: KarrikakoPilotasoro eremua izango da. Bertan landatuko dituzte haritz autoktonoak.
Pilotasorora joateko bi modu egongo dira. Alde batetik, autobusez joan daiteke. 10:00etan ateraok da,Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Dohainik izango da, baina aldez aurretik eman beharko da izena, bakoitzak bere ikastetxean. Beste modua bakoitza bere kabuz joatea izango da. Kasu horretan, 10:30ean jarri dute zita, Pilotasoro bertan.
Bertara joaten diren haur eta gurasoei hamaiketakoa eskainiko die udalak, eskerrak emateko modu gisa. Autobusa 12:00etan bueltatuko da.
Udalak eta herriko ikastetxeek elkarrekin antolatzen dute Zuhaitz Eguna, baso eremua errekuperatzeko asmoz eta haurrak kontzientziatzeko helburuarekin.