Poesia Eguna ospatuko dute Trintxerpeko bibliotekan

Dory Lansorenak bere azken liburuaren aurkezpen musikatua egingo du, eta jarraian errezitaldi irekia izango da.

Poesia Eguna ospatu asmoz Trintxerpeko liburutegiak hainbat jarduera antolatu ditu hilaren 21erako. Lehenik eta behin, Dory Lansorenak Soñador de nubes  liburua aurkeztuko du irakurketa poetiko musikatu baten bitartez. Antolin Calvilla, Idoia Arteaga eta Bixen Aranbururen laguntza izango du egiteko horretan.19:00etan hasiko da aurkezpena eta hura bukatuta mikrofonoa irekiko dute nahi duenak gustuko duen poema bat irakur dezan.

Dory Lansorena, lehen planoa, Casares irratian.

Soñador de nubes Dory Lansorenaren bigarren poema liburua da. Aurretik, 2016. urtean, Laberinto de pasiones argitaratu zuen. Iaz, bestalde, El viaje de Luna a Mundoletras, un lugar lleno de magia idatzi zuen haurrentzat, eta horiez gain antologia ugaritan hartu du parte. Bitxikeri gisa nabarmendu Madrilgo Udalak bere bertso bat hautatu zuela Versos al Paso lehiaketan zebra bidean batean jasotzeko.

Dory Lansorenak Altzako Casares Irratiko El refugio de Calíope poesia saioa zuzendu eta aurkezten du, eta beste saio batzuetan kolaboratu. Lanbidez trenbideetako langilea da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.