Iñigo Iglesias pilotuak eta aldundiak hitzarmena sinatu dute
56.000 euroko laguntza jasoko du errenteriarrak, eta berak, Moto3 Mundialeko zirkuitu guztietan Gipuzkoako irudi turistikoa eramango du motoan zein osoko jantzian.
Iglesias eta Itxaso hitzarmena sinatuta. Iñigo Iglesias moto gidari gazteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute datozen bi denboraldietarako. Horren arabera, 56.000 euroko laguntza jasoko du errenteriarrak, eta berak, Moto3 Mundialeko zirkuitu guztietan Gipuzkoako irudi turistikoa eramango du motoan zein osoko jantzian.
Iglesiasek aurreko denboraldian debutatu zuen Moto3n eta bi sari handietan parte hartu zuen. Aurten berriz, Karlos Argiñanoren Baiko Racing Team taldearekin mundialeko proba guztietan arituko da Iglesias.
Motoziklismo pilotu gaztea da Iglesias, etorkizun handiko izendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 14 urterekin Valentziara (Herrialde Katalanak) joan zen bere ametsak betetzera eta bere ezaugarriei esker Film CEV Repsol eliteko txapelketara heldu den moto gidari gipuzkoar bakarra da.
