2019/3/18

'Idazleen gorputzak' saiakera argitaratu du Eider Rodriguezek

'Idazleen gorputzak' saiakeran, literaturaren inguruko hausnarketa eta kritika ez ezik, emakumeek literaturan duten tokiaren inguruko datuak eta emakume idazleen ahotsak bildu ditu Rodriguezek

urmendi haur eskola

Urmendi ezagutzeko aukera izango dute 2018an jaiotako umeen gurasoek

Ostegun arratsaldean egingo dute aurkezpena, haur eskolaren funtzionamendua eta hezkuntza eredua azaltzeko asmoz. Matrikulazioa maiatzaren 3ra arte egongo da irekita.

oairtzun ke

Oiartzungo mutilek liderra menperatu dute

Anaitasuna garaitu dute Karla Lekuonan, 3-1. Atsedenaldiaren ondoren erabaki da partida. Nesken taldeak ezin izan du Eibarrekin, aurreratu arren.

Frankismoaren gaineko liburuak asteazkenean hasiko da banatzen udala

'Errenteria 1936-1945: Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan' liburuak asteazkenean banatzen hasiko da udala, doan, Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan, eta Madalena kaleko zein Beraungo liburutegietan.

Aniztasun funtzionala dutenentzat laguntzak Lezon

Laguntza jasotzeko dokumentazioa Adeccoren egoitzara bidali behar da, Internet bidez edo posta arruntez. Eskaerak egiteko epea hilaren 20an bukatuko da.

[Emaitzekin] Munttarpe, txapeldun!

Munttarperen gizonen taldeak, larunbatean Urnietari irabazita, bere eskuan ditu Lehen Nazionalerako igoera fasea, eta Gipuzkoako Lehen Mailako Liga.

Iñigo Iglesias pilotuak eta aldundiak hitzarmena sinatu dute

56.000 euroko laguntza jasoko du errenteriarrak, eta berak, Moto3 Mundialeko zirkuitu guztietan Gipuzkoako irudi turistikoa eramango du motoan zein osoko jantzian.

Zutik, Alegria, Juarez, Martin Maiz epailea eta Alain eta Eneko Arruabarrena

Pala txapelketa irekiko ligaxka bukatzear dago

Bederatzi partida jokatu dituzte pasa den asteburuan, eta hamar geratzen dira Giriziak antolatzen duen lehenengo fasea bukatzeko.

Loteriaren lehen saria, Antxora

Antxoko Nafarroa etorbideko loteria salmenta gunean erositako dezimo baten jabeak 60.012 euro irabazi ditu larunbateko zozketan.

touring

PSE-EE: "Biktimen oinazea areagotzen dute preso ohien aldeko omenaldi publikoek"

Preso ohiei egindako harrera ekitaldiak gaitzetsi ditu Errenteriako alderdi sozialistak, eta gogor salatu du horietarako espazio publikoak erabiltzea.

Gehiago