PSE-EE: "Biktimen oinazea areagotzen dute preso ohien aldeko omenaldi publikoek"
Preso ohiei egindako harrera ekitaldiak gaitzetsi ditu Errenteriako alderdi sozialistak, eta gogor salatu du horietarako espazio publikoak erabiltzea.
Preso ohiei egindako harrera ekitaldiak gaitzetsi ditu Errenteriako alderdi sozialistak, eta gogor salatu du horietarako espazio publikoak erabiltzea, “biktimak eraso, eta horien oinazea urratzen dutelako. Kasu honetan, ETAko kide Kepa Etxeberriari Xenpelar plazan eta Landare inguruan egin dioten ongi etorria prentsan eta sare sozialetan ikusi da zehaztasunez”.
Halakoak “justifika ezinak” direla eta ezberdinen arteko elkarbizitza “kaltetzen” dutela esan du PSE-EEk: “Etxeberria Juan Jose Baeza espetxe funtzionarioa hiltzen saiatzeagatik zigortu zuten. Baezak senide eta lagunak ditu Errenterian, eta ez dute merezi halako egoera gogor eta mingarria bizitzerik”. Espetxetik zigorra beteta irteten diren presoen senide eta lagunek harrera egin nahi izatea ulertzen duela erantsi du PSE-EEk: “Diskrekzioz, prudentziaz eta intimitatean egin ditzatela eskatzen diogu EH Bilduri eta ezker abertzaleari”.
Errespetuaren alde egiten duela alderdi sozialistak esan du azkenik, “elkarbizitzaren alde eta ezberdinen arteko harremanak kaltetzen dituzten probokazioen kontra. Normalizaziorako herri honetan guztion artean zabaldu dugun bidearen alde egiten dugu”.