'Idazleen gorputzak' saiakera argitaratu du Eider Rodriguezek
'Idazleen gorputzak' saiakeran, literaturaren inguruko hausnarketa eta kritika ez ezik, emakumeek literaturan duten tokiaren inguruko datuak eta emakume idazleen ahotsak bildu ditu Rodriguezek
Lan berria aurkeztu du Eider Rodriguez idazle errenteriarrak. Idazleen gorputzak saiakeran, literaturaren inguruko hausnarketa eta kritika ez ezik, emakumeek literaturan duten tokiaren inguruko datuak eta emakume idazleen ahotsak bildu ditu Rodriguezek. Susa argitaletxearekin argitaratu du azken liburu hori.
Lisipe bildumako 6. alea da argitalpena eta hiru atal ditu: hausnarketa filosofikoak, idazleekin elkarrizketak eta ondorioak. Elkarrizketa dituen idazleak honakoak, Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi, Miren Agur Meabe, Karmele Jaio eta Uxue Alberdi. Gaur aurkeztu du saiakera Donostiako Pandora tabernan.