Loteriaren lehen saria, Antxora
Antxoko Nafarroa etorbideko loteria salmenta gunean erositako dezimo baten jabeak 60.012 euro irabazi ditu larunbateko zozketan.
Larunbateko Espainiako Loteria Nazionalaren lehen sariaren dezimo bat Antxoko Nafarroa etorbideko loteria salmenta gunean saldutakoa da. Horrenbestez, dezimo hori duenak 60.012 euroko saria jasoko du.
97.422 zenbakiak eraman zuen sari nagusia. Antxoz gain, Espainiako Estatuko beste herri batzuetan ere saldu ziren zenbaki hori zuten txartelak.