Urmendi ezagutzeko aukera izango dute 2018an jaiotako umeen gurasoek
Ostegun arratsaldean egingo dute aurkezpena, haur eskolaren funtzionamendua eta hezkuntza eredua azaltzeko asmoz. Matrikulazioa maiatzaren 3ra arte egongo da irekita.
Urmendi haur eskolako arduradunek beren funtzionamendua eta hezkuntza ereduaren berri emango dute datorren ostegunean, hilak 21. 2018an jaiotako haurren gurasoentzako bilera izango da, haur eskolaren egoitzan bertan. Izan ere, instalazioak ezagutzeko aukera eman nahi diete, baita eduki ditzaketen zalantzak argitzekoa ere. Bilera 17:00etan hasiko da.
Urmendi Haur Eskolako 2019/2020 ikasturterako matrikulazioa maiatzaren 3a arte dago irekita, 0-3 zikloko edozein etapatarako.
Informazio gehiago behar duten gurasoek e-posta bidez idatz dezakete, edo 943 260 086 telefono zenbakira deitu.