Oiartzungo mutilek liderra menperatu dute
Anaitasuna garaitu dute Karla Lekuonan, 3-1. Atsedenaldiaren ondoren erabaki da partida. Nesken taldeak ezin izan du Eibarrekin, aurreratu arren.
Oiartzungo mutilen futbol talde nagusiak garaipen polita lortu zuen larunbat arratsaldean. Anaitasuna liderraren bisita jaso zuten, eta kanpotarrak eduki zuten baloiaren jabetza partidaren hasieran. Horrek ez du esan nahi aukerak sortu zituztenik. Oiartzunek izan zuen partidako lehenengo aukera garbia 23. minutuan, eta baloia sareetara bidaltzea lortu zuten.
Anaitasunak 35. minutuan berdindu zuen partida, eta banakoarekin joan ziren aldageletara. Hortik bueltan erabaki zuten partida: 49. eta 55. minutuetan handitu zuten aldea. Azken ordu laurdenean azkoitiarrak oiartzuarren atearen bueltan ibili ziren, baina talde urdinak garaipen polita poltsikoratu zuten.
Nesken taldeak, berriz, Eibarren jokatu zuen. Sailkapenaren goialdean daude armaginak, baina oiartzuarrak izan ziren lehen bi kolpeak eman zituztenak: 0-2 iritsi ziren atsedenaldira. Erabat ezberdina izan zen bigarren zatia: Eibarrek bere nagusitasuna erakutsi zuen, eta lau gol sartu zituzten. Oiartzunek 88. minutuan murriztu zuen aldea, azken minutuei emozio pixka bat emateko.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
- Eibar-Oiartzun: 4-3.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Oiartzun-Anaitasuna: 3-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B-Gasteizko Aurrera B: 3-2.
Gizonen Lehen Erregionala. Igoera Fasea.
- Segura Goierri-Oiartzun B: 0-0.
Emakumeen Gorengo Maila. Kopa
- Euskalduna-Oiartzun C: 2-2.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun-Aurrera: 4-2.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Power Rangers-Egarri taberna: 2-8.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- TAKE Orbela Taberna-Oiartzungo Saskilagunak: 78-52.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Chicano Bulls-Oiartzungo Saskilagunak B: 63-28.