Alex Marotoren argazki erakusketa, Antxeta Elkartean
Martxoaren 30era arte, Alex Marotoren argazkiekin erakusketa jarrita izango da San Pedroko Antxeta elkartean. Ateak dira erakusketaren muina, Euskal Herrian, Frantzian, Postugalen, Italian, Turkian edo Mediterraneoko beste herrialde batzuetako txokoetan ikusi dituen ateak. Argazki horietako
Antxetatik kontatu dutenez, Marotok bere osotasunean artea maite du, bereziki argazkilaritza eta sormen literarioa. Gainera, Orioko Mandalara taldean sorkuntza eta komunikazio tailerra zuzentzen du.
2016tik hainbat tokitan izan da Antxetan dagoen erakusketa, Euskal Herrikoetan nahiz Espainiako Estatukoetan. 2018ko apirilean, adibidez, Donostiako Gipuzkoako Argazkilari Elkartean izan zen ikusgai.
Albiste honetako argazkia Orio eta Aiako Karkara aldizkaritik hartutakoa da.