Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

35 urte argibide eske

Gaur bezalako egun batez, 1984. urtean, Pasaiako Sarraskia izenez ezaguna gertatu zen; hildakoen senideek justizia eske jarraitzen dute

Segadan hildakoen senideak, Pasaiako Sarraskia Argitu Herri Ekimenaren prentsaurrekoan. Argazkia: Urola Kostako Hitza.
Pasaia
2019/03/22

1984ko martxoaren 22an, Dionisio Aizpuru Kurro, Pedro Mari Isart Pelitxo, Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu Pasaiako badian hil zituzten Espainiako segurtasun indarrek.

Gertaera latz haien 35. urteurrena betetzen da gaur eta Pasaiako Sarraskia Argitu Herri Ekimenak  estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza egin nahi izan die urteurrenaren harira. Helburu horrekin ekitaldi berezi bat antolatu dute Azpeitian biharko, Azoka plazan, 19:00etan.

Pasaiako sarraskia gogoratzeaz gain, estatuaren indarkeriaren bestelako biktimei emango diete ahotsa aurtengo ekitaldian, orain artean aitortzarik izan ez duten biktimei erreparatuta eta beren  kasuak jendarteratzeko asmoz.

Iragarri dutenez, ondokoek parte hartuko dute biharko ekitaldian:

  • Txiki eta Otaegiren senideak
  • 1976ko martxoaren 3an hildakoen senideak.
  • 1978ko Sanferminetan Espainiako segurtasun indarrek hildako German Rodriguezen senideak.
  • Torturen ondorioz hildako Joxe Arregiren senideak.
  • GALek aldarrikatutako lehenengo hilketa. Ramon Oñederra ‘Kattu’ren senideak.
  • 1989ko azaroan Madrileko Alcala hotelean erail zuten Josu Muguruzaren senideak.
  • 1980tik desagertuta dagoen Jose Migel Etxeberria ‘Naparra‘ren senideak.

Ekitaldia iragartzeko agerraldian, eta Egiari Zori iturri gisa aipatuta, Espainiako Estatuaren indarkeriaren gaineko datu esanguratsuak eman zituzten jakitera. Nabarmendu zutenez  “estatuko agenteek eragindako heriotzak 219 dira guztira; Guda zikinak eragindako heriotzak 78; Salbuespenezko neurri politikoen aplikazioaren eraginez hildako pertsonak 63, eta eraso faxistak eta eskuin muturrekoak eragindakoak 4”.

Salatu zutenez  “indarkeriaren eraginez hildako 364 herritarretatik 82k baino ez dute jaso nolabaiteko aitortza ofizialen bat”  eta “itzalean dauden gertaera guztiak argira ekartzeko lan asko egiteke” dagoela ohartarazi zuten.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.