Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ereindakoak eman du fruitua

Astelehenean bi urte beteko dira Labore Oarso kooperatiba sortu zutenetik. Urteurrena behar bezala ospatzeko, egun osoko ekitaldia antolatu dute biharko Oiartzungo dendan.

Orain dela bi urte 200 produktu ingururekin ireki zuten Oiartzungo denda. Sekulako indarra hartu du egitasmoak azkenaldian; egun 1.200 produktu salgai daude bertan.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2019/03/22

Badira bi urte Oarsoaldeko herritarren osasunaren aldeko eta bertako ekonomia eraldatzeko apustua egin zuenetik Labore Oarso kooperatibak. Egitasmoak eta Oiartzungo dendak jada bi urte beteko dituzte hilaren 25ean (astelehena da), eta inoiz baino indartsuago dago egitasmoa; ateak zabaldu bezain laster erosleen joan-etorri etengabeek hala dela baieztatzen dute. Oraindik ibilbide motzeko kooperatiba izan arren, zuzendaritzako kideek eta langileek badute zer ospatu, baita bazkideek ere. Bihar, urteurrena behar bezala ospatzeko ekitaldi berezia egingo dute, egoitzan bertan.

«Duela bi urte hau egiteko ametsa genuen, eta proiektuak funtzionatu du, nola gainera», dio Jon Legorburu kooperatibako lehendakariak. Eskualdeko herritarren artean kontsumo ohiturak aldatzea izan dute helburu hasieratik, bertako eta garaian garaiko produktuak eskainiz. Hasieran, denda bat kudeatzen jakin gabe ere hasi zirela dio, baina pausoz pauso, sekulako emaitza lortu dutela.

2016 hartan 150 bazkiderekin amets horri ekin zioten, eta egun, 725 inguru dituztela kontatu du, harro, Legorburuk. «Sare handia osatu dugu». Gainera, pixkanaka bazkideei eskainitako produktuak ere handituz joan direla dio. «200 produkturekin hasi ginen, eta egun 1.200 inguru eskaintzen ari gara». Bada aldea. Hori guztia lortzeko, soilik denda gisa funtzionatzeaz gain, izan dituzte bestelako asmoak.

Eragile izatea. Hori izan da, lehendakariaren ahotan, Laboreren arrakastaren gako garrantzitsuetako bat. «Gure egitekoa ez da soilik produktuak saltzea, baizik eta bazkideei zenbait balio transmititzea ere». Hala, bazkideek elikagai bakoitzaren prozesu guztiaren berri izateko dozenaka ekitaldi eta jarduera egin dituzte. Hitzaldiak, tailerrak, egun osoko jardunaldiak… Produktua gertutik ezagutzea nahi dute Laboreko kideek, eta badirudi bazkideen erantzuna ere primerakoa izan dela. «Konbentzituta gaude proiektu honek funtzionatzen duela, balio duela, hori esan nahi diegu erakundeei», gehitu du.

725 bazkide horietatik, gehiengoak oiartzuarrak direla azaldu du Legorburuk, dendarekin duten gertutasunagatik bereziki. Errenteria-Oreretatik ere gerturatzen dira, 200 bat lagun. Lezon 60 bazkide dituzte eta Pasaia inguruan, berriz, 50 inguru. Bazkide horien profila bereziki haurrak dituzten guraso gazteak direla azaldu du, baina produktuekin bezalaxe, erosleen artean ere aniztasuna dute.

Muga zeharkatuz
Oarsoaldeko herritarrak produktu ekologikoz eta osasuntsuz artatzea asmo izan den arren, halabeharrez eta konturatu gabe, eskualdeko muga zeharkatzeko aukera izan du egitasmoak. 125 bazkide Irun, Hondarribia, Astigarraga edo Donostiatik iritsitakoak direla kontatu du zuzendaritzako kideak. «Gainera, erosle oso fidelak dira». Horrez gain, bestelako herrietan ere filosofia bereko kontsumo kooperatibak sortzen laguntzen ari direla kontatu dute Laboreko kideek. «Jende asko pasa da gure jarduna ezagutzera hemendik, Hendaiatik, Igeldotik, Bergaratik…». Irungo Lakaxita gaztetxean aurki daitekeen Labore Txingudi da horren adibide garbiena. «Sare lana egitea beharrezkoa da, zorionez horrelako proiektu asko ari dira sortzen egun inguruan».

Aurrera pauso nabarmena eman arren, oraindik gertuko supermerkatu handiekin lehiatzeko aukera gutxi dagoela onartu du Legorburuk. «Supermerkatuekin lehiatu ezin izan arren, poliki-poliki ari gara lortzen jende asko kontzientziatzea, gure filosofiarekin bat egitea».

Etorkizunerako, kooperatibakoek argi dute: «Labore profesionala nahi dugu». Auzolanetik harago pausoa eman nahi dute, orain arte egindako bide berbera jarraituz. Azken bi urteotan bost lanpostu sortu dituzte Laboreren dendan, eta etorkizunean ere gehiago sortzeko asmoa dute. «Hemendik urte batzuetara espero dugu eskualdean egonkortuta egotea Labore, gorako joera izango du». Horretarako, eragile izaera hori mantenduko dutela nabarmendu du; dozenaka ekitaldi eta jarduera prestatu dituzte datozen hilabeteotarako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.