Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Landarbaso Trail: lehen errenteriarren bideetatik korrika

Mendi lasterketen zaleek zita berri bat izango dute maiatzaren 5ean: Landarbaso Trail. Herriko gazte kuadrilla batek, Urdaburu mendizale elkartearen babespean, lasterketa antolatu du lehenengoz.

landarbaso trail Unai Esnal eta Xabier Sors, lasterketa pasatuko den eremuan.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2019/03/22

Mendi lasterketak boladan daude. Oarsoaldean baziren Lezo-Jaizkibel, Intxixu Trail, San Markoko Igoera edo Mitxintxolako Igoera (Donibanen), eta orain Landarbaso Trail batu zaie. Lehia mota hori maite duen gazte kuadrilla baten ekimenez sortu da Errenteria-Oreretako lasterketa, lehen errenteriarrak bizi ziren parajeetan. Maiatzaren 5ean izango da, Listorretan hasi eta bukatuta.

Xabier Sors eta Unai Esnal ari dira antolakuntza lanetan —ia korrika bezain beste— izerdia botatzen ari direnetako bi. Mendi lasterketa bat antolatzeko urratsa eman zuten mendia gustuko dutelako. Esnalek azaldu du: «Bakoitzak bere kirol ibilbidea egin du —eskubaloia, futbola, txirrindularitza…—, baina batez ere batzen gaituena da mendia. Modarekin batera, mendian korri egiten hasi ginen hemendik. Hor hasi zen ideia». Horri beste faktore bat gehitu zitzaion: buruan zuten ibilbidea ikaskide izan zuten lagun baten —gaixotasun luze batek eraman zuen— etxe aurretik pasatuko litzatekeela, eta omenaldi txiki bat egin nahi zioten. Eta beste arrazoi bat ere bazuten: Errenteria-Oreretako txokoei—beraien herrikoak diren eta aldi berean korri egiten duten toki horiek— erakusleiho bat jarri nahi zieten.

Mendia gustuko duen lagun talde batek sortu du lasterketa, master lan bat oinarri

Ez ziren, baina, zerotik hasi. Esnalek kirol kudeaketarako master bat egin zuen, eta landu zuen proiektua Landarbaso Trail izan zen. «Lagunek bazekiten zertan nenbilen, eta ondoren zortzi laguneko talde eragile bati erakutsi nion, eta onartu zuten. Paperean zegoen hura Urdaburu Mendizale Elkarteari aurkeztu genion», azaldu du Esnalek. Izan ere, talde eragile horretako gehienak mendizaleen elkarteko kide dira. Oso argi zeukaten elkarteren baten babesa beharko zutela, eta edukitzekotan, herrikoa izan behar zuela. Harrera oso ona izan zuten hasieratik. Hasieran erronka handiegia zirudien lasterketari eutsi zioten, eta hilabete eta erdi barru izango dute.

Lezon eta Oiartzunen mendi lasterketak antolatzen dituzten taldeekin koordinatuta egon dira. Ibon Intxaurrandieta lezoarrarekin elkartu zen Esnal, masterreko lana egiterako garaian, baita benetako lasterketa diseinatzerakoan ere. «Berak gomendatu zidan lehendabizi aldundiko Ingurumen Sailarekin hitz egitea, oniritzia jasotzeko, bestela arriskua dago dena prest eduki eta atzera botatzekoa. Aiako Harria Parke Naturalaren barruan dago ibilbidea, eta baimenak behar ziren. Lehenengo track-a bidali genien, eta korreoz, informalki bada ere, haien oniritzia jaso genuen. Orduan martxan jarri genuen». Sorsek esan du aldaketa txiki batzuk daudela, baina aurre egin beharreko hemezortzi kilometroetan ez duela eraginik: «Kilometro bateko eragina dago. Zuzen jo beharrean, eskubira desbideratzen da. Ez da ibilbide osoa aldatu digun zerbait».

Behin ibilbidea zirriborratuta, babesle eta laguntzaileen bila atera ziren. Babesleei dagokienez, zortea izan dutela ziurtatu dute. Sors: «Ate batzuk jo ditugu, eta jo ditugun horiekin asmatu dugula dirudi. Oso gutxik esan digute ezetz. Askok ekarpena egin dute. Lehenengo urtea izateko, eta inork ez ezagutzeko, oso gustura gaude». Eskerrak eman dizkiete babesle zerrenda luzeari, baita Errenteriako Udalari ere. «Utz zezaketen material guztia utziko digute, eta tramite burokratikoak ere bai haiek bideratzen dituzte».

Orain boluntario bila ari dira. Zerrenda luze bat daukate —Urdaburukoak barne—, eta ibilbidean egon daitezkeen beharrak identifikatu eta bakoitzari dagokin betebeharra definitzea da orain esku artean daukatena.

Ibilbidearen xehetasunak
Ibilbideak hemezortzi kilometro izango ditu, eta 900 metroko desnibel positiboa. Esnalek eman ditu detaileak: «Lasterketari xarma ematen diona da Urdaburu mendia igotzen dela. Orain arte probatu duten guztiek esan digute oso polita dela. Ibilbideko tarterik teknikoena da, batez ere eguraldi txarrarekin. Urdaburuko biraren atzeko zatia oso polita da, errekatxo batzuk pasatzen diren tokitik. Oso azkarra da toki hori. Aldura igoko da gero; hori da lasterketaren bigarren tontorra, eta handik Susperregira joaten da, Aizpitarteko kobazulotik pasa, Listorretan bukatzeko». Aldapak beste lasterketetan baino motzagoak izango dira, baina ugariagoak, eta horrek emango dio gogortasuna, antolatzaileen arabera.

Aldapak beste lasterketetan baino motzagoak dira, baina ugariagoak

Sorsek, berriz, herritarrak animatu ditu lasterketa ikustera joateko. Abantailetako bat da lasterketa ez dela Listorretatik gehiegi aldentzen, eta pixka bat besterik ez dela ibili beharko. Susperregiko anoa puntua, Urdaburuko igoera —Añarbetik— eta Aldurakoa —Malbazarretik— gomendatu dituzte, baita hasiera eta eta bukaera izango den Listorreta ere. 118 lasterkarik eman dute izena jada. Pozik daude kopuruarekin, lehen urtea delako, eta uste dute azken unean batuko dela jende gehiago. Horretarako herrikrosa.eus webgunera jo behar da. Informazio gehiagorako, landarbaso.urdaburu[abildua]gmail.com e-posta helbidera idatz daiteke.

Biek txantxetan esan dutenez, nork daki lasterketa ez den eskualdeko zirkuitu baten hasiera izango…

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.