Oiartzungo pilotari profesionalak, asteleheneko 'Arguyuan' saioan
Ander Imaz eta Andoni Ugalde Joxemi Lopezekin solasean ariko dira astelehenean. Zuzenean entzun ezin dezakeenak, beste bi aukera izango ditu.
![arguyuan](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2019/03/arguyuan.jpg)
Oiartzun Irratiak kirol saio berezia eskainiko du datorren astelehenean, 11:15etik aurrera. Joxemi Lopezek gidatuta, Andoni Ugalde eta Ander Imazekin solasaldia egingo dute, Arguyuan magazinearen barruan.
11:15ean izango da pilotari profesionalen tartea, eta zuzenean entzun ezin duenak, 13:15ean eta 20:30ean entzun ahal izango da. Internetera ere igoko dute.