Zumardia kolorez lepo

Eguraldia lagun jendetza izan da gaur Lore eta Landare azokan

Askotariko landareak zeuden salgaia, baita kaktusak eta haragijaleak ere.

Errenteriako XI. Lore eta Landareen Azoka izan da gaur goizean, eta jende asko gerturatu da Gamon Zumardira. Landareak erosi dituzte askok, udaberriaren etorrerarekin eta eguraldi onak animatuta, ziurrenik balkoiak apaintzen hasteko asmoz.

Familian etorri direnak bete-betea asmatu dute. Haur jolasak zeuden txikienentzat, gurasoak erosketak egin bitartean aspertu ez zitezen. Trebeenek aldaxka aldatu eta loreontzia ere eraman dute etxera, han landarea mimoz zainduz gero, nola hazten den ikusi eta ikasteko.

Txikienek nola landatzen den ikasteko aukera izan dute.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.