Afrika hego ekialdeko kaltetuentzat laguntza eskatu du PSE-EEk
Idai zikloiak kaltetu dituenentzat ez ohiko laguntza humanitarioa ematea eskatu dio udalari alderdi sozialistak.
Idai zikloiak Afrika hego ekialdean kaltetu dituenentzat laguntza humanitarioa eskatu dio Errenteriako Udalari alderdi sozialistak. Ez ohiko laguntza humanitarioa izenpeko diru zatia izaten du udalak eta halako beste egoeretan ere eman izan ditu laguntzak kaltetuentzat. 3.000 euroko laguntza ematea eskatu du PSE-EEk, eta laguntza hori ACNUR-rren bidez bideratzeko. ACNURrek kanpin dendak, plastikozko lonak eta pastilla garbitzaileak eskatu ditu lehentasunez.
Mozambikeko Errepublika, Zimbabweko Errepublika, eta Malawiko Errepublikan hondamendia eragin du zikloiak, eta momentuz, miloi eta erdi desplazatu, 400 hildako eta 15.000 lagun dira Mozambiken erreskatatzeko zain. NBE Nazio Batuen Erakundeak 2,8 kaltetu baino gehiago izatea aurreikusi du. Zikloiak Zimbabweko Tongogara kanpalekua ere kaltetu du. Kongoko Errepublikatik heldu ziren familiak ihesi bertara, eta orain beraien aterpea suntsitu du Idai zikloiak.