Euskararen normalizaziorako kanpainaren protagonistak aholkularitzak, inmobiliariak, aseguruak edota finka administratzaileak izango dira.
Iaz egindako mendi-lanen berri emango dute batzarrean, eta aurtengo beharrak zeintzuk diren zerrendatuko dituzte. Bibliotekan elkartuko dira.
GARAren lagunak gara taldeak antolatu du hitzaldia. Ostegunean egingo dute, liburutegian, eta Ariane Kamio egunkariko kazetaria ariko da hizketan.
Bigarren urtez jarraian, Pasaian lehiatuko da Gipuzkoako Bakailaozko Pintxo txapelketa; Finalistak zuzenean lehiatuko dira apirilaren 9an, Donibanen.
Bidegorrian berrikuntzak egiteko aldundiarekin sinatu beharreko hitzarmena berriro aztertuko dute. Beste hainbat gai ere itxiko dituzte.
Frankismoaren gaineko liburuak bi egunetan agortu dira, eta udala argitalpenaren bigarren edizioa prestatzen ari da. Horiek eskuratzeko tokiak eta egunak datozen egunetan jakinaraziko du udalak.
Seigarren ekinaldia izango du aurten Atlantikaldiak, irailaren 19tik 22ra egingo dute, eta horri begira, hasi dira dagoeneko jarduera artistiko eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzen antolatzaileak.
Errenteria-Oreretako biztanleek arnasten duten airearen kalitatea 2004-2005ean arnasten zutena baino hobeagoa da. Hala ondorioztatu du 2018. urtean zehar EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika fakultateko Ingeniaritza Kimikoko taldeak egin duen ikerketarekin.
Donostia-Hondarribia mendiko lasterketa egin zen atzo (igandea). Bertako unerik ederrenetarikoa korrikalariek Pasaiako badia gurutzatzen dutenekoa da.
Lezoko kirol taldeen artean, gauza garrantziutsuak jokoan dituztenek behintzat ez dute nahi adina puntu lortu asteburuan.
Gazte bati eskuko telefonoa larderia eta indarkeria erabilita lapurtzea egotzi die hiru gazteei Ertzaintzak.
Idai zikloiak kaltetu dituenentzat ez ohiko laguntza humanitarioa ematea eskatu dio udalari alderdi sozialistak.
Kartel lehiaketa martxan da, eta maiatzaren 31ra arte aurkez daiteke kartela izateko hautagaia. Haur eta gaztetxoek ere izango dute aukera.
Fanderian egingo dute lehen bista, 14:00etan, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño (lehenik Arramend igoeraren hasieran kokatua dagoen gunea eta ondoren, Gaztaño 44 zenbakiaren parean dagoena), Alaberga eta Uztargi haur eskolara joango dira.
Oiartzungo Saskilagunak kirol elkarteko bi taldeek garaipena lortu dute asteburuan jokatutako partidetan. Mutilen futbol taldeak Lezon berdindu du.