Egitaraua osatzeko proposamen bila hasi da Atlantikaldia
Seigarren ekinaldia izango du aurten Atlantikaldiak, irailaren 19tik 22ra egingo dute, eta horri begira, hasi dira dagoeneko jarduera artistiko eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzen antolatzaileak.

Seigarren ekinaldia izango du aurten Atlantikaldiak, irailaren 19tik 22ra egingo dute, eta horri begira, hasi dira dagoeneko jarduera artistiko eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzen antolatzaileak. Herritar eta eragileei dei egin diete parte hartu eta proposamenak egitera egitaraua osatue ta aberasteko elkarlanean.
Antolakuntza batzordeak hainbat irizpide finkatu ditu proposamenak baloratzeko garaian. Hala, urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots, berrikuntza bat barneratzea. Parte hartzea sustatzea proposatutako horrekin ere kontuan izanago dute antolatzaileek, baita eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako iniziatiba izatea. Azkenik, kaletarra izatea nahi dute, topagune izatea eta kultur aniztasuna bultzatzea.
Proposamena egin nahi duten eragile eta norbanakoek, Atlantikaldiaren web orrialdearen bidez egin dezakete gaurtik hasi eta maiatzaren 3ra bitartean. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, eskaera formularioarekin batera.
Proposamenaren balorazioa eginda, ekainaren 7a baino lehen igorlearekin jarriko da harremanetan antolakuntza batzordea. Zalantzak argitzeko posta elektronikoa ere jarri dute antolatzaileek eragile eta norbanakoen eskura.