Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Emaitzekin] Lezoko kirol taldeen asteburu eskasa

Lezoko kirol taldeen artean, gauza garrantziutsuak jokoan dituztenek behintzat ez dute nahi adina puntu lortu asteburuan.

Kurkubik etxean irabazi zuen. Argazkia: Kurkubi SBK.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/03/25

Lezoko kirol taldeentzat, oro har, ez da asteburu ona izan. Gehien jokoan zutenek ez dute irabazi. Adibidez, Allerruren gizonen talde nagusiak berdindu egin zuen etxean Oiartzunen kontra larunbatean, eta areto futboleko Jaixkik ezin Gipuzkoako Lehen Mailako lidergoa hartu, etxean, lider den Orixe Tolosaldearen kontra galdu zuelako. Poz bakarrenetarikoak, Munttarperen gizonen garaipena, Allerruko emakumeena, eta Kurkubi saskibaloi taldearena.

97. minutuan ihes egin zioten bi puntuk Plazetatik Allerruri. Ia partida osoan zehar irabazten joan eta gero, eta ustez partida kontrolpean izanda, Oiartzunek partidaren luzapenean —luzapen handia, gainera— lortu zuen bukaerako banakoa. Kanpokoek gola sartu, eta partida bukatu, dena bat izan zen. Lezoarrak kexu partida bukaeran, haien ustez batetik epaileak ez zuelako oiartzuarren gehiegizko grina —falta asko egin zituzten— ondo arautu, eta bestetik, luzapen denbora gehiegizkotzat jotzen dutelako. Haserre bukatu zuten kirolariek, eta publikoak —sarrera ona izan zen Plazetan—. Finean, puntu bakarra: Gipuzkoako Erregional Ohorezko Mailako 15. da Allerru (18 talde dira), eta oraingoz zuzeneko jaitsiera postuetatik salbu dagoen arren, aurretik dituen Real Union Bk eta Elgoibarrek irabazi dutelako ezkorrago bihurtu da haien sailkapeneko egoera. Liga bukatzeko zazpi partida falta dira. Tentuz ibili behar dute lezoarrek, adibidez, martxoan oraindik ez dutelako lehiarik irabazi. Datorren asteburuan justu atzetik sei puntura duten Deusto Donostiaren etxean jokatzen dute. Finala da.

Areto futbolean, Gipuzkoako Lehen Mailako bigarren den Jaixkik Oritxe Tolosaldearen bisita jaso zuen ostiralean. Partida hasi aurretik puntu bakarrera zituzten lezoarrek tolosarrak; bukaeran, laura. Izan ere, argi samar galdu zuen Jaixkik, 1-4. Pena. Irabaziz gero berriz ere ligako lider jarriko zirelako Jaixkikoak. Gaintxuk, sasoi bukaera lasaia izanda, 7-4 galdu zuen Euskaldunaren kantxan. Hala erem beherantz doaz sailkapen nagusian.

Eskubaloian, Gizonen Gipuzkoako Lehen Mailan, Munttarpe txapeldunarentzat partida erraza etxean Zarautzen kontra, 21-14 garaile. Orain, igoerako fasean dute buruan lezoarrek. Nesken taldeak nabarmen galdu zuen Usurbil liderraren etxean, 31-17, Euskal Ligarako Igoera Faseko hirugarren partidan

Saskibaloian, fase berriko hirugarren neurketan, Kurkubi SBKren garaipen garrantzitsua Aloña Mendiren kontra, 61-53.

Jarraian, herriko talde nagusien emaitzak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Allerru-Oiartzun 1-1. Ikusi sailkapena hemen.

Emakumeen Gorengo Maila, Kopa

  • Trintxerpe-Allerru 1-2

Gizonen Gazteen Ohorezko Maila

  • Oiartzun-Allerru 2-1

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa

  • Allerru-Martutene B 0-8

ESKUBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Munttarpe-Zarautz 21-14

Emakumeen Gipuzkoako Liga, Igoera Fasea

  • Usurbil-Munttarpe 31-17

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Euskalduna-Gaintxu AFT 7-4
  • Jaixki AFT-Oritxe Tolosaldea 1-4. Ikusi sailkapena hemen.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Kurkubi SBK-Aloña Mendi 61-53
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.