[Galeria] Donostia-Hondarribia mendiko lasterketa, Pasaiako badia zeharkatzen
Donostia-Hondarribia mendiko lasterketa egin zen atzo (igandea). Bertako unerik ederrenetarikoa korrikalariek Pasaiako badia gurutzatzen dutenekoa da.
Atzo (igandea) egin zen Donostia Hondarribia Trail, Talaia Trail bezala ere ezaguna, mendiko lasterketa. Oihana Kortazar mutrikuarra eta Ander Iñarra lezoarra izan ziren garaile. Donostian hasi, Ulia mendia zeharkatu, Pasaiako badia motoran pasa, eta Donibanetik Hondarribira bidea egin, Jaizkibeldik. Hori lasterketaren bidea. Ondoko irudiak mendiko lasterketaren unerik ederrenetarikoarenak dira, Pasaiako badia San Pedrotik Donibanera ontziz zeharkatzen dutenekoa.
Une horretan, jada faboritoak aurretik zeuden. Donibaneko sailkapenetik, Hondarribiko helmugakora aldaketa gutxi izan ziren goiko postuei dagokienez behintzat. Hemen, irudiak.