Pil-pilean, bixi-bixi zein bizkaitar eran, baina beti mokaduetan
Bigarren urtez jarraian, Pasaian lehiatuko da Gipuzkoako Bakailaozko Pintxo txapelketa; Finalistak zuzenean lehiatuko dira apirilaren 9an, Donibanen.
Bigarren urtez jarraian Pasaian aurkeztu eta Pasaian lehiatuko da Gipuzkoako V. Bakailaozko Pintxo Txapelketa, gaurtik apirilaren 7ra. Gaur goizean aurkeztu dute, finala lehiatuko den toki berean, Juanba Berasategi kulturgunean.
Han nabarmendu dutenez, aurten, lehiaketak berritasun garrantzitsu bat izango du. Finalera sailkatuko diren 12 finalistak zuzenean lehiatuko dira txapela lortzeko, “showcooking” izendatu duten lehiaketa baten bidez.
Ekitaldia herritar orori izango da, eta han miniaturazko sukaldaritzan puntakoenak diren sukaldariak ez ezik, epaimahai eta kritiko gastronomiko oso ezagunak bilduko dira. 16:00etan izango da, eta sarrera doakoa.
Hori baino lehen, baina, lehiaketarako izena eman duten 39 establezimenduetan ostalariek lehiaketara aurkeztu dituzten pintxoak dastatzea izango da. Parte-hartzaileen artean lau taberna pasaitar daude, Errenteriako bi, zortzi irundar, eta Hondarribiko lau.
Parte-hartzaileak:
Pasaia Antxo
- Prost
Pasai Donibane
- Ziaboga
Trintxerpe
- Erdibana
- Izkiña
Errenteria-Orereta
- Gamon 14
- Xera
Irun
- Bakar
- Doopies.
- El callejon
- Kortxo
- Manolo
- San Juan Harri
- The corner
- Zura
Hondarribia
- Bi ondar
- Gran Sol
- Larra
- Rafael
Usurbil
- Artzabal
Zarautz
- Karlos Argiñano
Donostia
- Ametzagaña
- Apitxin
- Aratz
- Auñamendi
- Cafe Viena
- Eguzki Bitro Bar
- Hidalgo 56
- La cerve del Antiguo
- Labrit
- Mendaur.
- Meson Martin
- Okendo
- Pasaleku
- Rojo y negro
- Tracamundana
- Txuleta
- Zeruko
Beasain
- Dolarea
Ezkio
- Agirretxea