Ostegunean zozkatuko dituzte etxebizitza komunitarioaren logelak
Galtzarabordan kokatutako bost pisuko eraikinean, zazpi etxebizitza, hiru gune komunitario, eta 26 logela ditu etxebizitza komunitarioak. Pertsona bakoitzak gela bat izango du.

Gazteentzako etxebizitza komunitarioaren logelak zozkatuko ditu udalak ostegunean. Ekitaldi publikoa egingo du horretarako 17:00etan Merkatuzar eraikineko areto balioaniztunean. 26 gaztek izango dute etxebizitza komunitarioan logela izateko aukera.
Galtzarabordan kokatutako bost pisuko eraikinean, zazpi etxebizitza, hiru gune komunitario, eta 26 logela ditu etxebizitza komunitarioak. Pertsona bakoitzak gela bat izango du. Proiektu arkitektonikoa egiteko garaian pertsona orok behar indibidualak eta kolektiboak dituela aintzat hartu dute.