2019/3/26

eh bildu oiartzun 2019

EH Bilduk osatu du udal hauteskundeetarako zerrenda

Jexux Leonet izango da zerrendaburua, eta bere ondoren Eneritz Arbelaitz egungo alkateordea joango da. Lehenengo bederatzi postuetan aurpegi berriak daude.

Palestinako emakume errefuxiatuen azalean

Hortzmuga Teatroaren 'En sus zapatos' ikuskizunak Palestinako emakume errefuxiatuek egunero pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna erakustea du helburu.

100dik gora haur bildu ditu Pasaia Kayak-ek badian

Asteburuan Eskola Kiroleko proba bat antolatu dute Haur eta Kadete mailetako haurrentzat

Dantzaren Nazioarteko Egunak Iker Murillo eta Lucia Lakarra elkartuko ditu

Gure Ametsa ballet gala zuzenduko dute apirilaren 29an Kursaalen

Korrika erakusketa Oiartzun

21. Korrikarena egin aurretik, lasterketaren historiatik ibilbidea egiteko aukera egongo da

Oarsoaldeko AEK-k erakusketa antolatu du Oiartzunen, apirilaren 4ra arte. Bertan, Korrikaren hogei ekitaldien xehetasunak ematen dituzten panelak aurki daitezke.

Ligako azkena irabazita, bigarren postua Trintxerperentzat

Sailkatutako lehengo lau taldeak ligaxka jokatuko dute orain

Ostegunean zozkatuko dituzte etxebizitza komunitarioaren logelak

Galtzarabordan kokatutako bost pisuko eraikinean, zazpi etxebizitza, hiru gune komunitario, eta 26 logela ditu etxebizitza komunitarioak. Pertsona bakoitzak gela bat izango du.

truk txapelketa

Gazteen Korrikako kilometroa finantzatzeko truk txapelketa, ostiralean

Ostiral gauean elkartuko dira Kataxulo Gaztetxian. Lehenengo hiru bikoteentzako sariak egongo dira, euskararekin lotutakoak denak.

pala txapelketa

Bi bikote oiartzuarrek pala txapelketaren hurrengo faserako txartela lortu dute

Asteburuan jokatu dituzte Giriziaren pala txapelketaren sailkapen faseko azken jardunaldietako partidak. Datorrenean hasiko dira kanporaketak.

Gehiago