Dantzaren Nazioarteko Egunak Iker Murillo eta Lucia Lakarra elkartuko ditu

Gure Ametsa ballet gala zuzenduko dute apirilaren 29an Kursaalen

Lakarra eta Murillo elkarrekin ikusteko aukera Dantzaren Nazioarteko Egunean

Dantzaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 29,  eta ospakizunarekin bat eginez, Gure Ametsa ballet gala antolatu dute Kursaalen, maila goreneko dantzariak elkartuta.

Gala zuzentzen Iker Murillo pasaitarra eta Lucia Lakarra zumaiarra ariko dira, eta koreografo nagusi Vitali Safronkine ariko da.

Oholtza gainean, horiez gain,  Victor Ullate balleteko Elena Diegez, Josue Ullate, Oscar Comesaña eta Cristian Oliveri eta Milango Alla Sacala Teatroko Vittoria Valerio eta Claudio Coviello.

Gala 19:00etan hasiko da eta sarrerak salgai dauden jada.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.