21. Korrikarena egin aurretik, lasterketaren historiatik ibilbidea egiteko aukera egongo da

Oarsoaldeko AEK-k erakusketa antolatu du Oiartzunen, apirilaren 4ra arte. Bertan, Korrikaren hogei ekitaldien xehetasunak ematen dituzten panelak aurki daitezke.

Korrika erakusketa Oiartzun Pleno aretoan hogei panel jarri dituzte.

Datorren asteko ostegunean hasiko da 21. Korrika, Garesen. Apirilaren 12ra arte itxoin beharko da Oiartzunera irits dadin, baina bitartean egongo da gorputza Korrikari egokitzeko entrenamendua. Horrela, udaletxeko pleno aretoan euskararen aldeko lasterketari buruzko erakusketa antolatu dute.

Oarsoaldeko AEK-ren eskutik, lasterketaren historia islatzen duten hogei panel aurki daitezke udaletxeko pleno aretoan, ekitaldi bakoitzeko bana. Panel horietan, besteak beste,  ekitaldi bakoitzeko omenduaren izena, leloa edota ibilbidea ageri dira. Apirilaren 4ra arte ikus daiteke. Gainera, egun horretan bertan, erakusketaren itxiera gisa eta Korrika hasiko dela ospatzeko, Txillardegiren klika dokumentala eskainiko dute. Aurtengo omendua da protagonista, eta Kote Camacho oiartzuarrak zuzendu du.

Ondoren, 19:30ean, Klika-poteoa egingo dute, herriko tabernetan. Hurrengo egunetan ere egingo dituzte hainbat ekitaldi, Korrikaren bueltan betiere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.