Palestinako emakume errefuxiatuen azalean
Hortzmuga Teatroaren 'En sus zapatos' ikuskizunak Palestinako emakume errefuxiatuek egunero pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna erakustea du helburu.
Antzerki jokoa da En sus zapatos, Hortzmuga Teatroak sortu duen ikuskizuna UNRWA Euskadi, palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren babesarekin. Ikuskizunak antzerkia eta bizipen jolasa ditu ardatz; helburua berriz, Palestinako emakume errefuxiatuek egunero pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna erakustea. Haien azalean jartzeko gonbita da, izan ere, krisi humanitario testuinguruetan eta gatazka armatu orotan biztanleria zibila izaten da kaltetuena, eta bereziki, emakumeak.
Bestearen oinetakoetan jartzea, bestearen azalean, beste baten historia bizitzea da, bestearen lekuan izatea eta horrek ulermenari atea zabaltzen dio, enpatiarako aukera ematen du.
13 eta 17 urte arteko gazteak izango dira antzerki jokoaren hartzaileak. Reina aretoan izango da ostiralean, 18:00etan eta sarrera doakoa da.