Etxez etxeko zerbitzua asteburuetan ere bai ematen hasi dira
Behar handiena duten erabiltzaileak dira asteburuetako zerbitzuaren onuradunak. Zerbitzuaren hedatze horrekin, urtean 365 egunetan izango dute arreta.
Oiartzungo Udalak etxez etxeko zerbitzuaren egunak hedatu ditu. Duela bi aste hasi ziren zerbitzu hori asteburuetan ere bai eskaintzen. Erakundeak jakinarazi duenez, behar handiena duten oiartzuarrek jasoko dute laguntza mota hori.
Modu horretan, behar handiena duten horiek urteko 365 egunetan jasoko dute zerbitzua. Pasa den azaroko plenoan onartu zuten, aurrekontuen botazioaren barruan, Gizarte-Ongizate sailaren partida handitzea, horrelako zabaltzea eman ahal izateko.