Etxebizitza politikaz hitzaldia antolatu dute Donibanen
Problematika zehatzak aztertu eta alternatibak hartuko dituzte hizpide, Euskadi Ahal Dugu-k antolatutako mahai-inguruan.
Alternatiba komunitarioak hartuko dituzte hizpide, besteak beste Errekaleorena. Etxebizitza: Iraultza kolektiboa eta pertsonala izenburupean mahai-ingurua antolatu du Euskadi Ahal Dugu-k Pasaian. Gaur arratsaldean izango da hitzaldia (hilak 29), 18:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, alternatibak hartuko dituzte hizpide eta horretarako hainbat kolektiboetako partaideak gonbidatu dituztela jakinarazi dute, tartean, Errekaleor, Aritzkuren edota Abaraska.
Horiez gain, problematika zehatzak aztertuko dituztela jakinarazi dute, eta horretarako, besteak beste, Bizilagunak plataformako kideak, Sindicat llogaters-ekoak, Gifta edota Benta Berriko alokairu politikak aztertuko dituzte.
Hizlariak Pilar Garrido, Rafa Mayoral, Vanesa Valiño eta Amaia Perez izango dira.
